2024(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

HARRIA PARKEAN UDAZKENAZ GOZATZEN

 Orain dela aste batzu jada Harria parkera irteera egin genuela, eta orain udazkena bukatzear dagoela, txango zoragarri hura bergogoratzera gatoz: udazkeneko koloreak eta paisaiak, tenperatura epelak, argitasuna eta jolas giroa.... AI UDAZKENA!!!

(Klikatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko)

(Clicka en la imagen para ver más)


2024(e)ko urriaren 31(a), osteguna

BADATOR GAU BELTZA!

 GAU BELTZA hemen dugu azkenean, irrikaz beteriko eguna! Eskolan egun hau prestazen egon gara, eta Altzan ondo ospatzeko zein etxean ere gozatzeko aukerak aurkituko dituzue bertan:

Guztiok batera sortu dugun arte eraikuntza

Dantzan ere ibili gara egun hauetan. Etxekoak ere dantzan jarri nahi zaituztegu! Tori:









EKOSISTEMETAN JOLASEAN

 Hasiak gara gure gelatik kanpo dagoena arakatzen: MATE eta ZIENTZIAren ekosistema, ARTEArena, ERAIKUNTZA eta HIZKIena, eta noski, gurea den JOLAS SINBOLIKOArena! Begira zein ederki gabiltzan!

(Sakatu argazkiaren gainean honelako gehiago ikusteko)

(Clicar encima de la foto para ver más como éstas)



2024(e)ko urriaren 11(a), ostirala

KU-KU! GU GARA 4 URTEKO IKASLE BERRIAK!

 Kaixo familiak!

Guraso bileran ikusi ahal izan zenuten, baina hemen daukazue 2024-25 ikasturteko 4 urtekoen argazkia! 

Momentu politak biziko ditugu handien eraikinean! Eta zuek ikusiko dituzue!



2024(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

NATURAREN BESTE MIRARI BAT

 Azkenik arrautz txiki batzuetatik beldarrak nola sortu diren ikusi ahal izan dugu. Hauek gosetuta jaiotzen direnez, egunero moreraren hosto goxoak ematen genizkien jateko. Beldarrak handitu direnean kusku bat osatu dute bere inguruan eta tximeleta buhurtu dira.

Magia bezalakoa da, baina benetako zientzia da!!!

Hemen argazki eta bideo batzuk uzten dizkizuegu.

Datorren ikasturtean gehiagooooo!

GOZATU OPORRAK!





2024(e)ko ekainaren 16(a), igandea

AZPEITIAKO TREN MUSEOA

 Ekainaren 14an Azpeitiako Tren Museora hurbildu ginen bertan dauden beste garaietako trenak ikusteko eta Azpeitiatik Lasaora lurrunezko trenean ibiltzeko. 

Bidai irrikagarri hori egin ondoren, parke handi batera joan ginen jolastera. Tripa-zorriak dantzan hasi zirenean piknika egin genuen.

Egun ederra pasa genuen!